Zer da entitateei proposatzen dizueguna?
Hurrengo edizioan parte hartzeko, entitateek Euskaraldian izena eman beharko dute.
Izena emateak, oinarrizko 3 egiteko hauek betetzea dakar berarekin:
1. Entitateko kidei guztiei Euskaraldiaren berri eman, eta euskara ulertzen dutenen artean, ahobizi eta belarriprest izatea sustatu.
2. Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egoteko prestakuntzarako baliabideak zabaldu kiden guztien artean.
3. Ariketan parte hartzen ari zaretela ikusgarri egin (entitate barruko zein kanpoko pertsonei komunikatu, espazioak apaindu, txapak jantzi, eta abar.)
OHARRA: Eskakizun hauek betetzeko materiala eta noiz-zer-nola egin adierazten duen proposamena behin izena emandakoan jarriko da zuen esku.
Izena emateko prozesuan, ordea, pauso gehiago emateko aukera ere eskainiko zaizue; hau da, oinarrizko 3 egiteko horiez gain, euskararen mesedetan bestelako neurriak hartzeko aukera ere zabalduko dizuegu.
Nola?
Izena ematerakoan, galdera honekin topo egingo duzue: “Oinarrizko 3 betekizunez gain, aurrerapauso gehiago emateko prest?”
Baiezkoa emanda neurri sendoagoak hartzeko aukera izango duzue hala nahi duzuenok, eta ariguneak sortzen, komunikazioak euskaraz egiteko pausoak ematen edota entitatean euskararen presentzia indartzen lagunduko dizuegu.